XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Euskadi Osorako ErabakiakHEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailaren 1987ko Azaroaren 10eko AGINDUA, 87/88 ikasturteari dagokion eta ikastegiei buruzko argipideak jasotzeari buruzkoa.
Irakaskuntzaren egitamuketaren gaietan eraentzarenean dauden beharrei erantzuteko eta, halaber, estatistika-ondorioetarako, Euskal Herriko Autonomia Elkartean, Eskolaurrea, Oinarrizko Hezkuntza Orokorra, Gara-Adinekoen Etengabeko Hezkuntza, Berarizko Hezkuntza, Askotariko Bateratutako Batxilerra, Unibertsitaterako Biderapen Ikasturtea, Lanbide-Hezkuntza eta Irakaskuntza Ertainen Erreforma ematen duten Ikastegi guztietako 87/88 ikasturteari dagokion beharrezko argipideak biltzeari ekingo zaio.
Hori horrela, Azterlan, Diruegitamu eta Hezkuntza-Arduralaritzaren Artezkaritzaren proposamenaz zera erabaki du.
Lehenengoa.- Euskal Herriko Autonomia Elkartean dauden Ikastegi guztiak, unibertsitate mailakoak salbu, Agindu honek eraskin gisa agertzen diren Galdera-zerrendak zehaztasun osoz ahalik eta hertsikien bete beharko dituzte, hurrengo artikuluan ezarritakoaren arabera.
Bigarrena.- 1. Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Ikastegi guztiek, unibertsitate-mailakoak salbu, I Eraskinean azaltzen den galdera-zerrendari erantzun beharko diote.
2. Aurreko idazatiko zehaztapenaz gain:
a) Ikasleek ikasgela berezia ez dutelarik, Eskolaurreko, Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko eta Berarizko Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastegiek, II Eraskinean azaltzen den galdera-zerrendari erantzun beharko diote.
b) Gara-Adinekoen Etengabeko Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten Ikastegiek, III Eraskineko galdera-zerrendari erantzun beharko diote.
c) A.B.B.-ko eta U.B.I.-ko irakaskuntzak ematen dituzten Ikastegiek, IV. Eraskinean den galdera-zerrendari erantzun beharko diote.
d) Lanbide-Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten Ikastegiek, V. Eraskinean azaltzen den galdera-zerrendari erantzun beharko diote.
e) Irakaskuntza Ertainen Erreforma irakaskuntzak ematen dituzten ikastegiek VI. Eraskinean azaltzen den galdera-zerrendari erantzun beharko diote.
f) Ikasleek ikasgela berezia dutelarik, Berarizko Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten Ikastegiek, VII. Eraskinean azaltzen den galdera-zerrendari erantzun beharko diote.
Hirugarrena.- Dagozkien ereduak Ikastegiko Zuzendariak ikuskatuko ditu, eta berak, emandako argipidea benetan egiazkoa dela egiaztatuko du bere izenpez.